XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEA: Ez dituzu berriz erabiliko?

JOHN: Zertarako?

GAZTEA: Geroenean.

JOHN: Ez dut uste beharko ditudanik.

Ezin duzu zortea behar baino gehiagotan behartu.

Batez ere, uztailaren laua joanda gero.

(GAZTEAk grabagailua gorde du)

GAZTEA: Uztailaren laua joanda, istorio guztiak joango dira.

JOHN: Hori zure kontua da.

Esan dizut ez nuela istorio gehiagorik nahi.

GAZTEA: Zu, Leo eta Luciano. Hirurok diru bila ibili eta ibili, eta hirurok huts egin.

Leok dirua egin zuen, baina dena galdu zuen.

Los Angelesen dibortziatu zen eta Las Vegasko partida hartan sartu zintuen.

Lucianok burua galdu zuen.

Baina horiek, behintzat, maitasunagatik ari ziren lehian.

Zuk dena egin duzu zaldi batengatik.

JOHN : Ez zenuke konprenituko.

Batzuetan uste dut zaldi baten atzetik eman dudala bizitza osoa eta beti aurreratzen zitzaidala.

Ni haraino heldu orduko, beste leku batean zegoela.

(Etenaldia)

Baina orain harrapatu egin dut.

(Kartazalari heldu nahian) Tira, telefonoz deitu behar dut.

GAZTEA: (Arinago, kartazala kendu dio) Uztailaren laua ez da amaituko istorio guztiak amaitu arte.

JOHN: Zer? (Haserre) Zertan ari zara?

GAZTEA: Zinean izandakoan istorio ederrak asmatzen dituzu.

Baina nirekin alferrik ari zara.

JOHN : Zer?